2007-04-13

IPURDITXO BIHURRITXO

IDAZLEA: JOSÉ LUIS CORTES/AVI

ARGITALETXEA: S.M. (Pirata saila)

LABURPENA: Zesar Ponpeioren ipurditxo potzolotxoa nazkatuta dago hainbeste ipurdiko jasotzeaz. Horregatik, egun batean alde egin zuen ipurditxoak, eta haurra ipurditxorik gabe gelditu zen. Axola al zitzaion? nola moldatuko zen?

IKUSPUNTUA: Ez gaitezen liburuko ama pertsonaiaren heziketa metodoari begira geratu, aitzaki hutsa baita. Istorio honen indarra, egoera subrealista zein dibertigarri batez, haurra deskontzertatuta eta zalantzan uztean dago. Haurra zuzen harrapatzen du bere buruari galdeginaz ea egoera hori benetazkoa izan zitekeen, eta ala balitz portaera ankerrentzako limite natural hobe ezina litzateke. Ala ez?

KOMUN BARRUAN

IDAZLEA : Marian De Smet.

ARGITALETXEA: HIRIA.

LABURPENA: Ane liburutegiko komunera joan da. Atea ez dabil ondo eta barruan itxirik gelditu da. Zein abentura gertatuko zaio?.

IKUSPUNTUA: Liburu hau eskuartean jasotzen duzunean bi gauza egiten dira deigarri, bata errektangelu horizontal baten forma duela, eta bestea, azaleko argazkian, neska bat komunean eserita eta pentsati agertzen dela. Zertaz ote doa? Jadanik barruko arra esnatu al dizu?

Liburu honen xarma zera da, liburu motz, atsegin, eta dibertigarria izanik, mezu polit bat bidaltzen diela umeei hau da:

Eguneroko edozein egoera arrunta ere aukera ona izan daitekeela, liburu bat eskuartean izanik harreman atseginak izateko.

2007-04-10

MARTIN ZIKIN

Aski ezaguna da liburu hau eta liburu gomendagarrien hainbat zerrendetan ere aurki daiteke. Niretzat udako aurkikuntza izan da eta nire alabaren gogokoenetako bat. Garbitasunaren defentsa bat egitea baino, haurren "zikinkeriak" umorez tratatzen du (aipagarriak dira dituen marrazki biziak).

Egile berak badu pertsonaia berdineko beste liburu bat "PU, ZU IZAN AL ZARA MARTIN" hau ere biziki barregarria (zure buruaz barre egitea atsegin bazaizu). Agian hainbat guraso ez dute azken hau gustuko izango, puzkarren apologia egiten duela pentsa dezaketelako. Hemen ere marrazkiak izugarri barregarriak dira. Badira Klik panpina batzuk eskena guztietan agertzen direnak leku eta jarrera bitxiagotan eta asko maite du nire alabak horiek begiratzea.

Martin Zikin / Pu! Zu izan al zara Martin?. David Rogers. Alberdania. 2005.

2007-03-29

PIGMEO TXIKIA

Liburu hau umearen kuttunetakoa da. Bubu pigmeoa eta oihaneko animaliak protagonistak ditugu.Animalien handitasuna eta Buburen txikitasunarekin jolas egiten da.

Istorioa xinplea bezain erakargarria. Eta marrazki deigarri eta koloretsuek lortzen dute umearen arreta bereganatzea. Ipuina beraren forma originala da eta bat dator marrazkiekin.

Beste antzeko ipuinak badaude bilduma berean, beti ere Bubu eta animaliak protagonistak izanda eta denak Cyril Hahn idazlearen eskutik. Adina aldetik 2-6 urtekoentzat aproposa dela esango nuke. Itzulpena Aitor Aranarena eta Ibaizabal argitaletxea

EGIZU LO: Lotarako ipuiak

Liburu hau ipuin bilduma bat. Bertan haur literaturan ezagunak diren hainbat euskal idazlek hartzen dute parte, J.K. Igerabide, H.Cano, M.A.Meabe, Txiliku, M.Murua, A. Lertxundi, J.Ormazabal, K.Uribe

Ipuin hauek aproposak dira izenak dioen moduan umea ohera lagundu eta lo egin aurretik ipuin bat kontatu nahi dugunean. Umearekin funtzionatu dit, aurrenekoarekin hasi eta gauero eskatzen zidan beste bat. Kontakizunen gaiak aldatzen dira batetik bestera, eta imajinazioa denetan sumatzen da. Tartean badira zenbait lo kanta eta poema.
Ilustrazioak ere politak dira, aukeran gehiago jarriko nituen arren. Ipuin gutxi batzuk hobe guk aurretik irakurri eta kontaketa moldatu Liburua Elkar argitaletxekoa da eta erraz topatuko duzue.

2007-01-10

OTSOA DATOR - EMILE JADOUL

Duela urte bat "Everybodoy is going" liburua topatu nuen inglesezko liburuak saltzen dituen liburudenda batean. Marrazkiak gustukoak nituen eta istoriaren amaierako sorpresa txikia polita zen ere bai. Egilea eta marrazkilaria belgikan jaiotako Emile Jadoul da.

Denborarekin berak egindako beste liburu batzuk topatu ditut eta batzuk euskaraz gainera. Aipagarrienak "Otsoa dator" (1-3 urte) eta "Sekulako oparia", (2-6 urte) Ibaizabal argitaletxekoak. Nik lehenengoa asko maite dut, bukaeran duen sorpresagatik, bere formatu luzeagatik eta marrazteko eragatik. Bestea, "Sekulako oparia" luzeagoa da eta estruktura bitxiagoa du baina ongi dago ere bai.

Gaztelaniaz idazle/marrazkilari honen liburu gehiago aurki ditzakezue Edelwives argitaletxeak argitaratuta.

Ezagutzen zenituzten?

2006-11-15